42 urteko gizonezkoa atxilotu dute Zornotzan, obretan dauden etxebizitzetan lapurretan egiteagatik

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 25a, 11:15

Ertzaintzak Zornotzan atxilotu zuen joan den barikuan. Ustezko lapurrak Durangon du bizilekua. Mungian eraikitzen ari diren hainbat etxebizitzatan lapurretan egitea egotzi diote. Besteak beste, 20.000 euroko balioa duen obra materiala lapurtzeagatik atxilotu dute. Atzo goizean epailearen aurretik pasatu zen

Durangoko etxebizitzan Mungiako obretan lapurtutako hainbat material atzeman du Ertzaintzak. Bestalde, iruzur delitua ere egotzi diote. Ibilgailuen alokairurako enpresa baten kreditu txartela ere baliatu du lapurrak. Guztira 6.500 euroko balioa duten gasolina-hartzeak egin ditu hainbat gasolindegitan. Ustezko lapurra atzo goizean eraman zuen Ertzaintzak epailearen aurrera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!