Txirrindularien bide-segurtasuna aldarrikatzeko bizikleta-martxa bat deitu du Peajerik Ez! plataformak

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 24a, 10:15

Domekan egingo dute bizikleta-martxa, martxoaren 1ean. Durangoko Ezkurdi plazatik irtengo dute 9:30etan. Zornotzara egingo dute martxa, ondoren, berriro, Durangora bueltatzeko. Txaleko horia eramateko deia egin dute

"Gure plataformaren kezketako bat txirrindularien bide-segurtasuna da", azaldu du Juan Carlos Poderoso A-8 Peajerik ez! plataformako bozeramaileak. "Txirrindulariak eurak kexatu izan zaizkigu. Ikusten dute N-634 errepidea ez dela segurua haientzat. Lan egunetan trafiko asko dute, arriskua dago. Eta ez haientzat bakarrik. Auto gidarientzako ere arriskutsua da, hor ibiltzen baitira, bazterrean doazen txirrindulariei iskin nola egingo", dio Poderosok.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!