Oihane Unzaluk irabazi du Kantabrian jokatutako Marcha del Norte proba

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 17a, 12:17
Argazkia: Marcha del Norte

Lasterketako 25 kilometroak burutzeko 2:21:59 behar izan zituen Unzaluk. 

Asteburuan Kantabrian jokatutako Marcha del Norte lasterketan Oihane Unzaluk garaipena lortu du. Durangaldeko korrikalariak bigarren sailkatuari, Nuria Perezi, 9:35eko errenta atera zion, helmugan. Podiumeko hirugarren postua  Ana Pilar Cayonentzat izan zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!