Durangaldeko kirolari beteranoek 7 domina lortu dituzte Euskadiko pista estaliko atletismo txapelketan

Anboto 2020ko urt. 10a, 14:48

Sekulebedarra kirol taldeko kide beteranoek sasoiko daudela erakutsi dute. Miguel Angel Munitxa abadiñarrak (67 urte), Jose Luis Romero durangarrak (73 urte), Rosa Loiti durangarrak (57 urte) eta Enrique Delgado durangarrak (45 urte) zazpi domina (urrezko bost eta zilarrezko bi) ekarri dituzte eskualdera. Urtarrilaren 4an Donostiako Anoetako Belodromoan egon ziren, Euskadiko pista estaliko atletismo probetan parte hartzen

Urrezko bost domina eta zilarrezko beste bi. Durangaldeko atleta betetanoak bikain aritu ziren joan den urtarrilaren 4an, Donostiako Anoetako belodromoan jokatutako kirol probetan. Bakoitza bere adin tarteari dagokion mailan lehiatu zen. Hauek dira atleta bakoitzak egindako lorpenak eta markak:

Miguel Angel Munitxa (Abadiño, 67 urte)

Urrezko domina bost kiloko pisu jaurtiketan (distantzia-marka: 9 metro), eta zilarrezko beste bat 3.000 metroko lasterketan (Denbora-marka: 13:54:69)

Jose Luis Romero (Durango, 73 urte)

Urrezko dominak 60 metroko lasterketan (denbora-marka: 9”01) eta 200 metrokoan (denbora-marka: 31” 82)

Rosa Loiti (Durango, 57 urte)

Urrezko dominak 60 metroko (denbora-marka: 11”51) eta 200 metroko lasterketan (40” 32)

Enrique Delgado (Durango, 45 urte)

Zilarrezko domina 1.500 metroko lasterketan (04’ 52” 43)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!