"Durangalde osoagoa eta Garai aberatsagoa azalduko dituen aldia zabaltzen da"

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 20a, 12:28

Garaiko alkate Erramun Osak pozik eta eskerronez hartu du Amankomunazgoak Garairi ateak zabaltzeko hartutako erabakia. "Amankomunazgoa osatzen duten herri eta herri-ordezkariei gure eskaria onetsi eta beso zabalik onartzearren, eskerrik asko, Garaiko Udalaren eta herritarren izenean" adierazi du. Bestalde, bidea "elkarrekin egiten segitzeko" konpromisoa berretsi du. "Aldi berri bat irekitzen da, Garai are aberatsago eta Durangaldea are osoago azalduko dituen aldi berria", azaldu du Osak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!