Patronalagaz akordioa lortu ostean, greba deialdia bertan behera geldituko da Durangaldeko itunpeko ikastetxeetan

Anboto 2019ko aza. 9a, 08:42

ELA, CCOO eta Steilas sindikatuek akordioa sinatu dute Kristau Eskola patronalagaz. LABek ez du testuan jasotakoa babestu. Grebak bertan behera utziko dira Durangoko Nevers, Jesuitak, Maristak eta San Antonio ikastetxeetan, eta, Zornotzako Karmengo Ama eta El Carmelo ikastetxeetan.

ELA, CCOO, Steilas eta LAB sindikatuek greba deitu dute asteon itunpeko ikastetxeetako langileen lan-baldintzak eguneratzeko. Zehazki, Kristau Eskolari lotutako zentroetako langileak egon dira grebara deituta. Horietako lau ikastetxe daude Durangon eta bi Zornotzan. Hilabete inguru luzatzekoa zen greba, eten egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!