[ARGAZKIAK] Haizeteak zuhaitzak bota ditu Zornotzan, Garain eta Elorrion

Anboto 2019ko aza. 3a, 11:15

Euria eta haize bolada indartsuak izan dira bart.

Zornotzan, Zelaieta parkean eta San Miguelerako bidegorrian erori dira zuhaitzak haizeteen ondorioz. Baita Garaian, Momoitio inguruan ere.

Ertzaintzaren arabera, Elorrion ere eragin ditu kalteak. Goizean, 06:45 inguruan, Elgetatik Elorriora doan BI-2632 errepidea itxita egon da ordu eta erdian errepidera zuhaitz bat erori delako. Horrez gainera, Elorrion, Argilleta etorbidean, beste zuhaitz bat erori da.

Bizkaiko suhiltzaileek sare sozialetan informatu dutenez, alerta naranja indarrean egon den bitartean 52 irteera izan dituzte, gehienak eroritako zuhaitzak erretiratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!