Enpresek eta eskualdeko ikasleek lan munduaren erronka berriak aztergai dituzte Zornotzan

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 24a, 09:01
Nico Egibarrek bere gainditze istorioa partekatu du ikasleegaz.

Durangalde osotik ailegatutako 500 bat ikasle Zornotzan batuko dira barikura arte, I'm Bizi egitasmoaren barruan. Ikasleen etorkizunean eta garapen profesionalean laguntzeko bokazioa duen egitasmoa da, ikasleen lan-orientaziorako laguntza eskaintzen duena

Enpresek, Durangaldeko ikasleek eta Lanbide Heziketari lotutako ikastetxeak esperientziak elkatrukatzen ari dira Zornotzan. Atzo hasi eta barikura arte garatuko den egitarauan, berbaldiak, ideia lehiaketak, mahai-inguruak, workshopak, eta bestelako lantegiak izaten ari  dira. Besteak beste, ikasleek motibazioari eta gainditzeri buruzko istorioak partekatu dituzte Silvia Trigueros korrikalariak bere esperientziak kontatu ditu film baten laguntzagaz. Nico Egibarrek duela urte batzuk izandako istriputik hona gainditutako oztopoak kontatu ditu.

Gaztedi Durangaldea programak antolatzen du I'm Bizi, eskualdeko 12 udalerriren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!