[BIDEOA] Durangaldeko lau abenturazaleren irudi ikusgarriak Pirinioetako mendietan

Joseba Derteano 2019ko urr. 9a, 09:03

Mikel Mendizabal eta Igor Garate abadiñarrek, Harriet Ibarretxe durangarrak eta Paul Lebeiti iurretarak BTT Enduro probarik prestigiotsuenetarikoan parte hartu dute eta hainbat irudi grabatu dituzte, mendiak ziztu bizian jaisten, euren kaskoetan jarritako kamerekin.

Lau etapatan banatuta, 150 kilometro egin dituzte 5.800 metroko desnibel positiboarekin Trans Nomad izeneko proban. Mendizabalek 9. tokian amaitu du, Lebeitik 14. tokian, Garatek 18. eta Ibarretxek 20. postuan.

Abentura honi aurre egiteko Gaursaren babesa eta laguntza izan dute.

Hona Durangaldeko ziklisten hainbat argazki ere.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!