Zaldibarko Udalak 1.000 euroko donazioa egingo dio Tafallakoari, elkartasunez

Anboto 2019ko urr. 4a, 12:31

Uztailean Tafallan (Nafarroa) euri-jasa eta uholdeek eginiko kalteei aurre egiteko, Zaldibarko Udalak 1.000 euro ematea onartu zuen iraileko bilkuran, EAJren eta PSEren aldeko botoekin; EH Bildu abstenitu egin zen. Berrizen ere aurkeztu zuen mozioa EH Bilduk, baina hemen ez zen onartu. 

Izan ere, hasieran laguntza 2.000 eurokoa izan behar zela salatu zuen alderdi subiranistak. Baina alderdi sozialistaren proposamenez, diru horren erdia irailean Murtzian (Espainia) egon diren uholdeen kaltetuentzat gordetzea erabaki zuten, murtziarrek "hala eskatuko balute".

Berrizen ere aurkeztu zuen mozioa EH Bilduk, baina hemen ez zuten onartu. EH Bilduk eta Berrizen Podemosek aldeko bozka eman zuten, PSE-EE abstenitu egin zen eta EAJk kontra bozkatu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!