Gorka Eguen durangarra 2020ko Ironman-en munduko txapelketarako sailkatu da

Anboto 2019ko urr. 3a, 11:03

Gorka Eguen proba batean. (Argazkia: Alfredo Poomusaieva)

Joan zen asteburuan Portugalen lehiatutako proban lortutako bederatzigarren postuak eman dio sailkapena.

Gorka Eguen (Durango, 1979) Iurretako Indarpak Kirol Klubeko triatletak 2020ko azaroan Zeelanda Berrian lehiatuko den munduko txapelketan aritzeko eskubidea irabazi zuen joan zen asteburuan, Cascais Portugal proban. Bederatzigarren amaitu zuen bere adin tartean (40-44 urte artea) eta postu horrek eman dio sailkapena. Ironman erdi distantzian sailkatu da: 1.9 kilometro igeri, 90 bizikletan eta 21 korrika.

“Zuk daukazun ilusioa, lana egiteko gogoa, esfortzurako ahalmena eta bihotz onak merezi dute saria hau”, idatzi dute Indarpak-eko kideek sare sozialetan.

Hurrengo asteburuan maratoi erdi bat lehiatuko du Logroñon (Errioxa) Gorka Bizkarra taldekidearekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!