Durangaldeko pentsiodunak Durangon batu dira pentsio duinak eskatzeko

Anboto 2019ko ira. 30a, 13:12

Eskualdeko ehunka pentsiodun batu dira Durangoko manifestazio bateratuan. Pentsio duinak eskatuko dituztela nabarmendu dute, "agintzen duena edozein delarik ere".

Andra Maritik abiatu da mobilizazio jendetsua, 12:00etan. Pentsiodunen elkarte desberdinetako pankartekin orniturik, Durango zeharkatu dute ehunka lagunek pentsio duin eta publikoak aldarrikatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!