Durangaldeko alkateak Osakidetzako ordezkariekin batu dira

Anboto 2019ko ira. 27a, 09:29

Pediatria zerbitzuari buruzko datuak eskatu dizkiete Osakidetzako arduradunei Galdakaoko ospitalean eginiko batzarrean.

"Batzar honek erakundeen arteko elkarlana sendotzeko balio izan du, benetako premiak zeintzuk diren eta Osakidetzako baliabideak zeintzuk diren ezagutzeko, honela, hiritarrek dituzten beharrei erantzun bat emateko" adierazi du Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak ohar baten bidez. Datuei esker, Lehen Mailako Arreta zerbitzua hobetzeko pausoak eman ahalko direla gehitu du, baita ere.

Aurretik, Durangaldeko beste ordezkari batzuek bilera egin zuten eskaerak adosteko eta elkarlanean aritzeko. "Durangoko Udalak gai hauek jorratzeko batzarra antolatu zuen eskualdeko gainontzeko alkateak gonbidatuz, baina gehienak Osakidetzak deituriko batzarrera hurbildu gara, batzarreko gaiak berdinak zirenez lehenengoa ez zela beharrezkoa ulertuta" azaldu du Totorikaguenak ohar berdinean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!