Durangaireak airearen kalitatea hobetzeko ekimenetan parte hartzeko deia egin die eskualdeko udalei

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 26a, 10:50

Joan zen astean Durangoko Udalak zabor eta ustel usainen jatorria ezagutzeko ikerketa bat hasiko duela esan zuen.

Durangaireako kideek udalak hartutako neurria urrats positibotzat hartu dute. Hala ere, horrelako azteketak, erabatekoak eta zorrotzak izan daitezan Durangaldeko udalerri guztien lankidetzarekin egin beharko liratekeela azpimarratu dute. "Zoritxarrez usainek ez dute udal mugarik ezagutzen eta usain isurketa hauek udalerri batetik bestera bidaiatzen dute", esan dute plataformakoek.

Hori horrela, eskualdeko udalei deia egin diete aireraren kalitatea hobetzeko ekimenetan parte hartu dezaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!