Zabor eta ustel usainen jatorria ezagutzeko ikerketa bat hasiko du Durangoko udalak

Anboto 2019ko ira. 20a, 17:20

Paper fabriken eta fundizioen usainetatik haratago, batzuetan egon ohi den “organiko-zabor-ustel” usaina nondik datorren jakin gura du udalak. Datorren astean hasiko da ikerketa eta horretarako neurgailuak ipiniko dituzte Aramotz eta Kurutziaga inguruetan. Herritarren parte hartzea “ezinbestekotzat” jo dute. 

Azken urteotako usain txarren jatorria zein den jakin gura du udalak. Ikerketak hiru hilabeteko iraupena izango duela aurreikusi dute. “Ohiko fundizio edo papelera usainetik haratago doan ikerketa da. Usain hauen sorlekua zein den badakigu, beraz, beste usaina, organiko-zabor-ustel usainaren jatorria da aurkitu nahi dena” adierazi dute udal gobernu taldeko iturriek.

Ikerketan herritarrek parte hartu dezakete. Horretarako mezu bat idatzi beharko dute interesatuek bulegoteknikoa@durango.eus helbidera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!