Durangoko pediatria zerbitzua 20:00ak arte luzatzea proposatu du EAJk, Pediatria 24H plataformaren mozioaren harira

Pediatria 24H plataformaren aurkezpeneko irudia, 2018an.

24 orduko pediatria zerbitzuaren eta anbulantzia medikalizatua ezartzearen alde egiten duen plataformak mozioak aurkeztu izan ditu instituzioetan, eta Durangon berriro aurkeztuko du gaur, aurreko legealdian gobernu taldeak atzera bota eta gero. EAJk zuzenketa bat proposatu du, eta gainerako alderdiei zein plataformari helarazi die. "Irtenbide posiblea, bideragarria eta adostutakoa" lortzea da jeltzaleen helburua. 

"Politika proposatzailea, eraikitzailea, elkarrizketatzailea eta kontsentsu bilatzailea" landu nahi duela dio EAJk. Gaur egun 17:00ak arte dagoen pediatria zerbitzua 20:0ak arte luzatzea proposatu du, 24 orduko eskakizunak baino "arrakastarako aukera gehiago" duelako bere ustez. Gainera, premiazko garraio sanitarioaren kasuan Osasun Sailari azterketa bat eskatzea da jeltzaleen ideia. 

Hala ere, alderdiekin eta plataformagaz aurretik eztabaidatzea lortu ezik, bere zuzenketa bilkuran erretiratu egingo duela iragarri du Elkoroiriberen alderdiak, "konfrontazio eta liskar politika ekiditeko". 

Erlazionatuak

Jendetza batu da 24 Orduko Pediatria plataformaren aurkezpenean

Durango

Ehunka guraso eta aitita-amama agertu dira Landakoko anbulategi aurrean egin duten jendaurreko aurkezpenera.