Aroa Gorostiza eta Oscar Solana eskualdeko txirrindulariak Bizkaiko Txapeldun

Maialen Zuazubiskar 2019ko uzt. 15a, 09:24

Bizkaia-Durangoko Aroa Gorostiza elorriarrak Euskadiko Txapelketa irabazi ostean, Bizkaiko Txapelketa irabaztea lortu du. 

Asteburuan errepideko Bizkaiko Txapelketak jokatu dira. Atzo Berriatuan lehiatutako lasterketan Aroa Gorostiza elorriarrak zortzigarren postua lortu zuen, eta Bizkaiko lehenengo txirrindularia izan zen. Hori horrela, 23 urtez azpikoetan titulua irabazi zuen. Junior eta kadete mailan, berriz, CAF Turnkey Engineering taldeko Amaia Lartitegi eta Glas-Iurreta taldeko Naia Arregik irabazi zuten, hurrenez hurren.

Zapatuan, berriz, gizonezkoen Bizkaiko Txapelketa jokatu zen Igorren. Bertan, Gaursa Rent a Car la Tostadora taldeko Oscar Solana abadiñarrak garaipena lortu zuen. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!