Axpeko Etxebarri erretegia, munduko hiru jatetxe onenen artean

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 26a, 08:30

The World's 50 zerrendako lehen hamabost jatetxe onenen artean daude Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia, eta Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea. 

Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia munduko jatetxerik onenen zerrendan hirugarren tokian dago. Restaurant aldizkariak osatzen du munduko 50 jatetxerik onenen zerrenda, eta Axpekoa hirugarren tokian jarri dute. 

Horrez gain, Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea hamalaugarren postuan kokatu dute aurten. Iaz 43 postuan zegoen, eta aurten Atxaren jatetxeak 29 postu egin ditu gora. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!