Granerok kontatu du minbizia eduki zuenean, tratamentuaren eraginez ilea jausi eta ez zuela bere gustuko zapirik eta gehigarririk topatzen. Ordurako Diseinuko gradua ikasita zegoen, eta bizi izan zuen esperientziatik sortu ziatzaion bere marka sortzeko ideia. "Kolorez beteak sortzen ditu, ikuspuntu baikor bat emateko. Ez dakit bestela egiten", azaldu du gaur. Online saltzen ditu, merkatuetan egoten da, eta eskualdeko zein estatuko zenbait dendatan ere aurkitu daitezke bere lanak. "Pieza bakoitzak nire zati bat eramaten du", aipatu du, lanari ematen dion dedikazioagatik eta kutsuagatik.
Maristetako ekintzaileen proiektuan
Ideiagaz hasi zenean, Administrazioa eta Finantzak zikloa ikastea erabaki zuen Maristak ikastetxean, enpresa sortzeko baliagarri izateko. Gero, ikastetxe berean Urrats Bat proiektuan parte hartu du, ekintzaileei bideratutakoa. Hezkuntza sailak eta Tknikak bultzatzen duten proiektu bat da, erkidego mailan. Bada, aurten, proiektu sozial onenaren saria eman diote Granerori, eta gaur eman dituzte azalpenak. Maristetako irakasle eta komunikazio arduradun den Hostaizka Sainzek esan du "ohore bat" dela eurentzat Graneroren egitasmoak saria jaso izana. Oihane Iruskieta proiektuaren arduradunak azaldu du batez ere ekintzaileentzako aholkularitza lana egiten dutela.