Metalgintzako grebaren eragina Durangaldean %85ekoa dela esan du LABek

Markel Onaindia 2019ko eka. 7a, 10:12

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta metalgintzako grebaren hirugarren eguna dute gaur.  Bizkaia mailan, sindikatuen arabera %85ekoa izan zen atzoko geldialdia. Durangaldean ere antzerako kalkulua egin dutela esan du LABek. Gaur Bilbon manifestazioa egingo dute, 11:30ean.

Hitzarmen kolektiboaren aldeko protesta da nagoziazio mahaian dauden sindikatuek deitu dutena. Maiatzaren 23an izan zen lehen greba eguna, atzo eta gaur jarraitu du deialdiak, eta ekainaren 20an eta 21ean grebari eusteko asmoa dute.

LABen informazioaren arabera, eskualdean kasik orokorra da grebaren erantzuna. Enpresa gehienak zarratuta, eta langileen "portzentai txiki bat" lanean. Esaterako, Gestamp, Inyectametal, Neco, Polypal, Serratu, Garbi, Aludium, Bruss, Agria eta Layde enpresak zarratuta daudela dio, besteak beste. 

Langile ugari ari dira pikete informatiboetan parte hartzen, eta Ertzaintzaren arabera atzo istiluak egon ziren Boroako industrialdean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!