15 hilabetez ibili dira sindikatuak eta patronala hitzarmena adosteko negoziazioetan, baina LABek azaldu du ez dela aurrerapausorik egon. "Patronala eroso eta harrotuta dago, eta prest dago enplegua suntsitzeko eta sektoreko lan baldintzak prekarizatzeko bere estrategiarekin jarraitzeko". Grebara joatea "serioa ez izatea" kritikatu zuen patronalak, eta defentsa egin du LABek. "Serioa ez dena da Bizkaiko metalgintzak 10 urtez soldata izoztuta izatea, patronala bera aberasten ari den bitartean", uste dute langileek. Bestalde, sindikatu abertzalearen iritziz "arazo sozial eta politiko" bat ere bada, eta instituzioen inplikazioa eskatu du.
15 hiletan mobilizatzen eta lanean egon dela dio LABek, eta grebaren beharra aldarrikatu duela. Greba honen bidez, "hitzarmen berri eta duin bat" lortzeko itxaropena du. Bihar, eguaztena, sindikatu guztiek elkarretaratze bat egingo dute Durangoko Andra Marian, 19:00etan, grebaren bezperan. Eguenean 05:00etan hasiko dira piketeekin, eta 11:30erako Bilboko manifestaziora joango dira.