Asteburuko azken jardunaldian erabakiko da Iurretako eta Abadiño futbol taldeak mailaz igotzen diren ala ez

Joseba Derteano 2019ko mai. 23a, 09:59
(Argazkia: Jon Iglesias)

Bizkaiko futbol ligetako azken jardunaldiaren atarian, eskualdeko talde biren etorkizuna erabaki barik dago oraindino: Iurretakorena Ohorezko Mailan, eta Abadiñorena maila bi beherago, Lehenengo Erregionalean. 

Iurretako Hirugarren Mailara zuzenean igo ahal izateko matematikak errazak dira. Emaitza bi behar ditu, derrigor: bere partidua irabaztea eta Urduliz liderrak galtzea. Baldintza bi horiek bete ezik, ez da zuzenean igoko. 

Kasurik txarrenean, igoera fasea jokatuko du Iurretakok, Gipuzkoako eta Arabako bigarren sailkatuekin batera. Zoritxarrez, baliteke igoera faseak  saririk ez izatea. Bigarren B Mailako jaitsieren eta Hirugarren Mailako igoeren baitan dago dena. Galtzen den azkena ei da itxaropena, eta Iurretakok badu esperantzan sinesteko arrazoirik. Joan zen asteburuan, garaipena derrigor behar zuten partiduan, 0-2 galtzen hasi zen etxean. Baina partidua iraultzeko kapaz izan ziren jokalariak. Luzapenean sartu zuten garaipenaren gola. "Horixe da oraindino bizirik mantentzen gaituena. Sekula ere ez da jakiten. Gure partidua irabazi eta ikusiko dugu bestean zer gertatzen den", adierazi du Jon Gurutz Vazquez entrenatzaileak. Ondarroan jokatuko dute, zapatuan.

Abadiño, garaipen batera

Abadiñoren matematikak Iurretakorenak baino errazagoak dira. Liderrak dira eta euren esku dago Maila Gorenera igotzea. Etxetik kanpora jokatuko dute, zapatu arratsaldean, jokoan ezer ez duen Gernikaren kontra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!