Onik topatu dute Saibigainen bila zebiltzan 76 urteko mañariarra

Anboto 2019ko mai. 21a, 20:06

Larrialdi zerbitzuak pertsona baten bila ibili dira Saibigain mendian. 76 urteko mañariar bat izan da galdutakoa. Goizean perretxiko bila atera da, eta arratsalderako etxera bueltatu ez dela ikusita, familiak larrialdietan abisu eman du 19:00ak inguruan. 

Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta Elorrioko salbamendurako txakurren taldea ibili dira lanean mañariarra topatzeko asmoz. Herrizaingo sailaren arabera autoa lokalizatu dute lehenik, eta arrastoa segika topatu dute azkenean. Antza denez jausi egin da eta min hartuta zegoen. Ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!