Rementeriak esan du azken urteetan hainbat proiektu garatu dituztela mugikortasun arloan, esaterako, Gerediaga-Elorrio autobidea. Aurrera begira, Durangotik Zornotzarako bidegorria egingo dutela esan du, eta N-634 errepidearen "alternatiba" izango dela. "Bidegorriak lasaitasuna eta segurtasuna eskainiko ditu", adierazi du. Bere iritziz "bizikletaren kultura" sustatu behar da. "Umeak ikastetxeetara bizikletan joatea nahi dugu. Kultura hori sustatu behar dugu". Bestalde, tren zerbitzu "lehiakorrago" bat ezarrita, autoaren erabilera bajatuko dela ere uste du.
Bestalde, garraio publikoan txartel bakarra izatera heltzeko lan egingo dutela nabarmendu du Rementeriak. "Txartel bakarrera heldu behar gara, hori da gure etorkizuna".