Geu Bek 4.200 euro lortu ditu Eroskin egindako errifagaz

Markel Onaindia 2019ko mai. 7a, 12:51

Azken egunetan errifa berezia egun dute Abadiñoko Eroskin, Geu Beren aldekoa. Aniztasun funtzionala dutenekin lan egiten duen elkarteak 4.200 euro lortu ditu horri esker. Herritar askoren deia jaso dute zenbaki irabazleaz galdezka eta informatu gura izan dute: 2545 izan da zenbaki saritua. Zortedunak 500 euroko bono bat jaso du Eroskin erabiltzeko.

Bestalde, Traña-Matienako jaietan txahal pintxoen banaketa egin zuen Geu Bek, eta han ere arrakasta eduki zuen, 2.600 euro atera zituzten eta. 

Geu Be Eguna, 25ean
Hauteskundeak direla eta, aurten ez dute egingo urteroko Ezgaitasun Eguna. Baina, horren ordez, Geu Be Eguna ospatuko dute maiatzaren 25ean, Jose Alfarok kontatu duenez. Plateruena kafe antzokian bazkalduko dute, eta gura duenak ateak zabalik dituela dio elkarteko kideak. Gainera, eguean zehar beste zenbait ekintza egingo dituzte, datozen egunetan iragarriko dituztenak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!