Martxoak 31

Egitarauak: Bonbardaketa oroitzeko ekitaldiak, Durangon eta Elorrion

Markel Onaindia 2019ko mar. 25a, 15:18

Domekan 82 urte beteko dira faxistek Durango eta Elorrio bonbardatu zituztenetik. Gizarte zibilaren aurkako eraso horiek oroitu eta biktimak omentzeko egitarauak prestatu dituzte; gaur hasiko dira Durangon, eta bihar Elorrion.

DURANGO

Martxoak 25

- Andra Marian, apirilaren 3ra arte: Irudi izoztuak vs izoztutako oroimenak erakusketa.

Martxoak 28

- 09:30ean, Andra Mariko Kaperan: Bonbardaketaren aztarnak bideo emanaldia.

18:00etan, Zugazan: Durango, isildutako bonbardaketa dokumentala, euskaraz. 20:00etan gazteleraz.

Martxoak 29

- 11:00etan, bibliotekan: Irrati tailerra ikasleekin.

Martxoak 30

- 11:00etatik 19:00etara, Andra Marian: Bonbardaketaren biktimen Oroimen Gunea.  

- 11:00etan, Kurutzesantutik: Bisita gidatua, gazteleraz. 12:30ean euskaraz.

- 19:00etan, San Agustinen: Gerra hemen hasten da dokumentala.

Martxoak 31

- 08:30ean: alarma hotsa Andra Maritik eta hilerrian lore eskaintza.

- 12:00etan, Benita Uribarrena parkean: Gerra Zibileko biktimei omenaldia. Ekitaldi instituzionala.

- 17:45ean: alarma hotsa Andra Maritik

- 20:00etan, Andra Marian: Bonbardaketaren biktimei omenaldia. Ekitaldi herritarra, Gerediaga eta Kriskitinen eskutik.

Apirilak 7

- 11:30ean Plateruenean: Book Trailer lehiaketako sari banaketa.

 

ELORRIO

Martxoak 26

- 19:00etan, Iturri Kultur Etxean: 'Gerra Zibila eta lehenengo frankismoa Elorrion: Lehenengo ekarpenak', izeneko hitzaldia. Hizlaria: Mikel Diego Barajas. Euskaraz eta gazteleraz.

Martxoak 28

 - 19:00etan, Iturri Kultur Etxean: 'Emakumeak II. Errepublikan eta Frankismoan'. Hizlaria: Eider De Dios Fernandez. Euskaraz.

Martxoak 31

- 12:00etan, Arriola kantoian: Ekitaldi publikoa. Kantaldia: Julia Itoiz (La Chula Potra).

Apirilak 2-14

- Gerra Zibilari buruzko erakusketa Iturri Kultur Etxean. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:30-20:30.

Apirilak 6 

- 11:00etan; Doako bisita gidatua, euskaraz. Izen-ematea Turismo Bulegoan.

Apirilak 11

- 19:00etan, Iturri Kultur Etxean. 'Memoria antifrankista, kereila argentinarra' izeneko hitzaldia. Hizlaria: Iosu Ibargutxi

Apirilak 12

- 18:30ean; Doako bisita gidatua, gazteleraz. Izen-ematea Turismo Bulegoan.

 Apirilak 27

- 19:30ean, Arriola Antzokian. Lyceum club, Espainian emakumeen interesen alde borroka egin zuen klubari omenaldi xumea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!