Areto txikietan gura beste emanaldi egiteko aukera egon beharko litzateke, debekuen gainetik, eta horregatik egin behar dugu bat mugimendu honegaz. Bakarlari moduan, askotan jotzen dut toki txikietan, eta aukera hori mugatzen bada, oztopo handia da guretzat. Dekretuaren kontra egiteko, garrantzitsua da jendea mobilizatzea, eta urtean zehar egiten diren emanaldiak babestea.