[BIDEOA] Milaka emakumek oihu feministekin bete dituzte Durangaldeko kaleak

J.D. / A.M. / M.O. 2019ko mar. 8a, 21:27

Durangon, Elorrion eta Zornotzan hartutako irudiek erakusten dutenez, mobilizazio itzelak egin dituzte martxoaren 8ko arratsaldean. Durangon milaka pertsonek manifestazio erraldoia osatu dute; manifestazioaren burua alde zaharrera heltzean, azkenak Madalenan zeuden oraindik, Landako etorbide osoa aurretik zutela. Jendea kasik ordu erdiz egon da pasatzen Landakotik.

Elorrion ere herriko plaza bete dute feministek, eta 800dik gora lagun egon dira manifestazioan. Zornotzan jendetza batu da; hasiera anbulategi inguruan zegoenean, azkenak Karmen kaletik bajatzen zeuden oraindik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!