Zutabeetan banatuta hasi dute goizeko mobilizazioa Durangoko feministek, Lurrikara Feminista deiturikoa. Kontsumoari lotutakoa merkatu plazatik irten da, pentsioena udaletxetik, zaintzarena Jose Miel Barandiaran erresidentziatik, enpleguarena Francisco Ibarratik eta ikasleena institutu aurretik. Gero Ezkurdin batu dira guztiak, ekitaldi bategaz amaitzeko. Andra Marian ipini dute grebako elkargunea zein informazio gunea; bertan bazkalduko dute, eta arratsaldean ere bertatik hasiko manifestazioa, 19:00etan.