Oier Ariznabarretak Aiako mendi lasterketa irabazi du

Anboto 2019ko ots. 24a, 19:44

Oihana Azkorbebeitia bigarren sailkatu da nesketan. 

Aiako mendi lasterketaren VIII. edizioa jokatu da gaur, eta Oier Ariznabarreta korrikalari durangarrak osatu du bizkorren 14 kilometro pasatxoko ibilbidea. Irabazteaz gainera, probako errekor berria ezarri du: 1.04.35. Julen Larruzea larrabetzuarra sailkatu da bigarren (1.05.05), eta Alain Santamaria errioxarra  izan da hirugarren. Nesketan, Gráficas Sestao taldeko Natalia Gomez gailendu da, erakustaldia emanda. Aurtengo Bizkaiko kros txapeldunak ere aurreko errekorra hobetu du, sei minutu gutxiago eginda. Bigarren Oihana Azkorbebeita korrikalari abadiñarra sailkatu da (1.19.23) eta Garbiñe Zapirain donostiarrak osatu du podiuma (1.31.53). 310 korrikalarik parte hartu dute lasterketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!