737.000 euro erabili dituzte laguntza horiek emateko. Eusko Jaurlaritzak 580.000 euro ipini ditu, baina Amankomunazgoko ordezkarien arabera "ez da nahikoa". Horregatik, eskualdeko instituzioak 156.000 ipini ditu.
Laguntzen %86,8 etxebizitzako gastuak kubritzeko izan dira: hipoteka, energia, etxetresnak, altzariak... Gainerako %10,2a, oinarrizko beharrizanetarako izan da. Eskatzaileen %63 emakumeak dira, eta %55,4 espainiar nazionalitatekoak.