Urkiolan eta Garain San Anton egunaren bueltan batuko dira bihar

Markel Onaindia 2019ko urt. 16a, 17:16

Garaiko Erremataren une bat, artxiboko irudian.

Urkiolan animaliak bedeinkatuko dituzte, eta Garain elikagaien eta animalien enkantea, Erremata deiturikoa.

Askoren egutegian, batez ere baserritarrenean, gorriz markatutako eguna da biharkoa (urtarrilak 17). San Anton eguna ospatzeko jai giroan batuko dira Urkiolan eta Garain, esaterako. Urkiolako santutegian meza egongo da 11:30ean eta ostean, eguneko tradizioari eutsita, animaliak bedeinkatuko dituzte. Garain, Elizabarriko meza amaitzean Errematan batuko dira herritarrak, baserritarrek eramandako jaki eta animalien enkantean parte hartzeko. Batutako diruaren zati bat elizako gastuetarako izaten da, eta bestea kausa solidarioren baterako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!