Durangaldetik autobusa antolatu dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera joateko

Maialen Zuazubiskar 2018ko abe. 10a, 12:10

Abenduaren 15ean Miribillan eskualdeko hiru bertsolarik, Miren Amurizak, Eneko Abasolok eta Aitor Bizkarrak abestuko duten saiora joateko autobusa antolatu dute. Autobusa Abadiñotik irtengo da, eta Durangon eta Iurretan egingo ditu geldialdiak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera joateko txartelak Hitz liburu dendan eros daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!