Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrera bi zozkatuko ditu ANBOTOk

Maialen Zuazubiskar 2018ko abe. 5a, 16:00

Abenduaren 15ean Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sarrera bi zozkatuko ditu ANBOTOk. Sarreren zozketan parte hartu gura dutenek 688 635 041 zenbakira whatsapp bat bidali beharko dute.

Irabazlearen berri martitzenean, abenduak 11, emango du ANBOTOk. Beraz, parte hartu gura dutenek abenduaren 11a baino lehen egin beharko dute.

Miren Amurizak, Eneko Abasolok, Aitor Bizkarrak, Nerea Ibarzabalek, Jone Uriak, Xabat Galletebeitiak, Etxahun Lekuek eta Onintza Enbeitak abestuko duten saioa 17:00etan hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!