EH Bildutik azaldu dutenez, "Ibaizabal errekara kontrolik gabeko industria arloko hondakinak isurtzen direla" egiaztatuko dute dokumentazio grafikoen bidez. Alderdiak bere kabuz egin du ikerketa, eta esan du kutsaduraren frogak dituela. Gainera, neurri juridikoen eta instituzioetan garatuko dituzten ekintzen inguruan ere berba egingo dute.