Hemen ere, erabaki ahalmen hori lortu gura dute. Isa Gonzalez izan da ordezkarietako bat, Durangoko Zabalarra eskolako gurasoa eta Berton Bertokoa dinamikakoa.
Gonzalezen esanetan, hainbat "praktika on" ikusi dituzte. Adibidez, hemen eskolen %30ek dute sukaldea, eta han, ostera, %70ek. Jantokia zerbitzu bat baino gehiago dela dio. "Eguerdiko denbora deitzen diote. Pedagogia egiten dute jatekoagaz". Ekozentral izeneko instalazio bat ere ezagutu dute, bitartekaririk barik nekazariek eskoletara produktuak saltzeko balio duena. Horri esker, produktu ekologikoak ez dira karuago irteten, Gonzalezen arabera.