Atxondoko eskolako familiak eskualdeko ekoizleen produktuak dastatzen dabiltza Berton Bertokoari esker

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 3a, 10:30

Ikasturte berriagaz batera, Atxondoko Ikasleen Guraso Elkarteak eta Berton Bertokoa dinamikako kideek beste ekimen bat jarri dute martxan herrian. Inguruko ekoizleekin elkarlanean, eskualdeko ekoizleen produktuak zuzenean eskoletako familien artean saltzen hasi dira.

Ekimeneko sustatzaileen helburua bertako produktuak bultzatzea eta bertako ekoizleei laguntza ematea da, eta baita familien arten elikadura osasuntsua  bultzatzea ere. "Eskolako jantokian sukalderik ez dagoela da gure arazoa. Beraz, gure umeek ezin dute ganorazko jatekoa jan. Orduan, etxean ganorazko jatekoa eskaintzen ahaleginduko gara", adierazi du Alex Azpiri Berton Bertokoa ekimeneko kideak.  

Lehenengo eskaria orain aste bi egin zuten eskolako gurasoek.Orduan, Mallabiko Estakua jogurtak dastatzeko aukera izan zuten familiek. Eta joan zen astean, Abadiñoko Sasipeko Uztak-en ogi ekologikoa dastatu zuten. "Ekimenak harrera oso ona izan du eskolan, eta ekoizleak ere oso pozik daudelakoan gaude", jarraitu du Azpirik.

Eskariak hamabostero egitea da ekimen honen bultzatzaileen asmoa. "Eskaria astelehenetan egiten dugu eta eguazten eguenerako ditugu produktuak etxean", azaldu du Berton Betokoako kideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!