Bizkarra eta Pagonabarraga finalaurrekoetarako txartelaren bila

Aritz Maldonado 2018ko urr. 26a, 13:00
Txaber Altube Zornotzako kanporaketan.

Domekan, urriak 28, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatuko da. Bertan Aitor Bizkarra abadiñarrak eta Gorka Pagonabarraga durangarrak abestuko dute. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 18an Berrizen jokatuko den finalaurrekora.

Altube, finalaurrekoetara
Zornotzako saioa irabazita, Txaber Altubek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako txartela eskuratu du; 478 puntu lortu zituen abadiñarrak Zornotzan jokaturiko kanporaketan. Lekeition abenduaren 1ean jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du Altubek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!