Durangalde mailako manifestazio bat egin gura dute pentsionistek

Markel Onaindia 2018ko urr. 16a, 10:42

Durangon atzo eginiko elkarretaratzea.

"Pentsio duinak" lortzeko borrokan ari diren nagusiak berriro kalera atera ziren atzo, astelehenero lez. Mobilizazioetan jakinarazi zuten eskualde mailako manifestazio batera deitu guran dabiltzala. Baliteke azaroan izatea.

Matias Oregi durangarrak azaldu du urriaren 26an batzartuko direla Durangaldeko herrietan mobilizatzen dabiltzan mugimenduetako kideak, eta bertan aztertuko dutela manifestazioa egiteko aukera. Aurrekontuen lanketa tartean dagoenez, eztabaida horretan eragitea da pentsionisten asmoetako bat. 

Eguen honetan ere Hego Euskal Herri mailako batzar bat egingo dute urriaren 1eko manifestazioen balantzea egiteko, iniziatiba berriak proposatzeko, aurrekontuen lanketaz gogoeta egiteko eta Gasteizko eta Iruñeko legebiltzarretako talde parlamentarioekin harremana garatzeko. Horrez gainera, astelehenetako kontzentrazioei ere eutsiko diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!