Durangaldeko Ahal Dugu-Podemos eta Herriaren Eskubideko kideek prentsaurrekoa eman zuten irailaren 19an airearen kalitatearen inguruan neurriak eskatzeko. Eta betan, jakitera eman zuten udaletan eta Eusko Legebiltzarrean mozioak aurkeztuko zituztela. Mozioan Eusko jaurlaritzari bideratutako hainbat eskaera zeuden: eskualdean neurgailu gehiago jartzea, neurketa balioak OMEk ezarritako balioetara murriztea, herritarrak neurketez uneoro informatzea eta herritarrak babesteko protokolo bat diseinatzea.
Hori horrela, irailaren 25ean Durangoko osoko bilkuran Herriaren Eskubideak aurkeztutako mozioak aurrera egin zuen, EH Bilduk eta PPk babestuta. Gaur, berriz, Eusko Legebiltzarrean onartu da mozioa, aldeko 38 botorekin. Julian Riosek EAJk eta PSEE-k aurka bozkatu dutela jakitera eman du sare sozialetan. "Lotsagarria da herritar guztiei eragiten dieten arazo baten aurrean ezezko botoa ematea", bukatu du Herriaren Eskubideko kideak.