Bizkaiak iaz parte hartu zuen aurrenekoz bote luzeko Euskal Herriko pilota txapelketan eta irabazi egin zuen. Aurten txapela berritzeko aukera izango du. Aitor Arabiourrutia eta Egoitz Amantegi abadiñarrak talde titularrean zituen boskoteak Senpereko taldea kanporatu zuen joan zen barikuan, Oiartzunen. Abadiñar biak taldean direla, finala plaza berean jokatuko dute zapatuan, 18:00etan.