Berde-beltza, Zaldibarren eta Elorrion jantziko duten kamiseta berria

Joseba Derteano 2018ko ira. 16a, 13:49

Herri bietako futbol klubek indarrak batu dituzte kadeteetan eta haurretan nesken taldeak ateratzeko.

Banan ezin zutena, elkarrekin egingo dute. Zalduaren denboraldiko aurkezpen ofizialean eman dituzte ezagutara talde berri biak. Jantziko dituzten kamisetak Zalduako berdearen eta Elorrioko beltzaren arteko uztarketa dira. Etxeko partiduak herri bien artean partekatuko dituzte: asteburu batean Zaldibarren jokatuko dute eta hurrengoan Elorrion.

 

 

Zalduako talde denak gaurko aurkezpenean:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!