Durangaldeko ordezkariak Bocineros Deiadar Xtreme ultra traileko aurreko postuetan

Jone Guenetxea 2018ko ira. 15a, 22:11

Juan Romano bermeotarra alde handiagaz nagusitu da Bocineros Deiadar Extream ultra trailean. Durangaldeko ordezkariek ere lan txukuna egin dute. Jose Gabriel Ruiz zornotzarra bigarren sailkatu da, eta Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarra laugarren. 

200 kilometroko ultra traila bariku goizean abiatu zuten Gernikan. Bost deiadar mendiak zeharkatzen denbora onena Juan Romano bermeotarrak (31:50:34) egin du. Ibilbide ia osoa aurretik joan da eta 17:50ean heldu da Gernikara. Podiumean bigarrena Durangaldeko ordezkari bat izan da: Jose Gabriel Ruiz zornotzarra (34:07:36). Laugarren, Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarra sailkatu da (34:51:37). 

Ultra trailaren ibilbidearen zati bat Durangaldetik igaro da. Gerediagako baselizaren inguruan jarri dute jateko zein edateko geldialdi gunea. Gauean ere hainbat korrikalari pasatuko dira handik Oizera bidean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!