200 kilometroko ultra traila bariku goizean abiatu zuten Gernikan. Bost deiadar mendiak zeharkatzen denbora onena Juan Romano bermeotarrak (31:50:34) egin du. Ibilbide ia osoa aurretik joan da eta 17:50ean heldu da Gernikara. Podiumean bigarrena Durangaldeko ordezkari bat izan da: Jose Gabriel Ruiz zornotzarra (34:07:36). Laugarren, Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarra sailkatu da (34:51:37).
Ultra trailaren ibilbidearen zati bat Durangaldetik igaro da. Gerediagako baselizaren inguruan jarri dute jateko zein edateko geldialdi gunea. Gauean ere hainbat korrikalari pasatuko dira handik Oizera bidean.