Aitor Arregi eta Jon Garañoren pelikulak ibilbide oparoa egin ondoren, Oscar sarietan parte hartzea pastelaren ginda izango litzateke. Baina, azkenean, ametsa ez da errealitate bihurtu. Espainiako Zine Akademiak Javier Fesserren Campeones pelikula aukeratu du ingelesez egina ez den filmik onenaren atalean Espainia ordezkatzeko. Asghar Farhadiren Todos lo saben filma izan da lehia horretan parte hartu duen hirugarren filma. Erabakia ezagutu bezain laister, sare sozialen bidez Handiako arduradunek mezu hau idatzi dute: "Mila esker bidai hau egiten lagundu diguzuen guztioi! Ederra izan da. Laster arte! Eta jakina, #gocampeones".
Eneko Sagardoyk Altzoko Handiaren papera egiten duen pelikulak sari ugari jaso ditu iazko Donostiako Zinemaldian aukeztu zutenetik. Besteak beste, hamar Goya sari jaso ditu.