Protesta ekintza jendetsuekin erantzun diote Durangaldean Iruñeko talde erasoaren egileak aske uzteko auzitegiek hartu duten erabakiari. Durangon, Plataforma Feministak deitutako manifestazioa auzitegien aurretik irten da. Zaldibarren, kazerolada zaratatsua egin dute, eta Elorrion kontzentrazioan batu dira. Berrizen ere protesta egin dute.
2018 eka 22 Durangaldea