Ordu laurden iraun du Durangoko udaletxean egin duten elkarretaratzean, eta dozenaka lagun batu dira. "Erabat gaitzesten dugun erabaki ulertezina da", adierazi du Pilar Rios alkateorde eta berdintasun saileko ordezkariak mobilizaziorako prentsa deialdian.
Sareko iritziak
Horrez gainera, eskualdeko hainbat ordezkari politikok neurri judiziala salatu dute euren sare sozialen bidez. "Justizia berbak esanahia galdu du. Ez beti da ez", aldarrikatu du Aitziber Irigoras (EAJ) Durangoko alkateak. Estatu espainiarreko egoera kritikatu du Dani Maeztuk (EH Bildu): "Exekutiboa, ustelen habia. Legegilea, zirkoa. Judiziala, lotsagarria. Estatu espainiarreko zuzenbide estatuaren zutabeak". Julian Riosek (Herriaren Eskubidea) atzoko elkarretaratzearen irudiak txiokatu zituen, eta "sumindura" azaldu. Pilar Riosek hasierako sententzia ere ez dela "justua" gogoratu du: "Lehenik sententzia injustu bat. Orain 'Manada'-rentzat askatasuna. Hau ez da gure justizia, patriarkatuarena da".