"A-8ko bidesariek doakoak izan behar lukete 2003a geroztik"

Markel Onaindia 2018ko eka. 19a, 10:49

Pedro Sanchezen Espainiako gobernu berriak autobideetako bidesariak kenduko dituela iragarri du, kontzesioak amaitzen direnean. Horren aurrean, Bizkaia eta Gipuzkoako autobidea ordainpekoa izaten segitzea salatu du A-8 Peajerik Ez plataformak.

Aldundi bien jarreraren aurka agertu da plataforma. Izan ere, bere arabera, autobideko kontzesioa 2003an amaitu zen, eta gobernuak aldundiei eskumena pasatzean, hauek kobratzen jarraitzea erabaki zuten. "A-8ko bidesariek doakoak izan behar lukete 2003az geroztik. Adostutakoaren aurka, emakidadun faltsu bihurtzea erabaki zuten". 

Plataformako kideak pozik azaldu dira Sanchezen gobernuak hartutako neurriagatik, eta horregatik, aurrerantzean "motibazio gehiagoz" lanean jarraituko dutela ohartarazi dute. Uztailaren 7an auto ilara bat egingo dute Ermutik Bilboraino.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!