Zelan gogoratzen duzu 2014ko katea?
Orduan parte-hartzaile moduan egon nintzen, Abadiñon. Oso oroitzapen onak ditut. Giro itzela egon zen.
Domekakoan gertuago egongo zarete.
Bai, eta beste herri batzuetatik Zaldibarrera etorriko dira. 40 bat autobus etorriko dira. Potenteagoa izango da eta ikuspegi horregaz ibili gara lanean. Jai giroa bai, baina ardura apur bategaz ere bai. Giza katearen osterako jaitxo bat prestatu dugu eta ea giro polita sortzen den.
Zergatik erabaki?
Oinarrizko eskubidea dela deritzot. Gure Esku Dago dinamikaren bidez urte hauetan ikuspegi desberdinen artean eman den saretzea inportantea da.