Gure Esku Dago

“Asko borrokatu beharko dugu erabakitzeko eskubidea lortzeko”

Jone Guenetxea 2018ko eka. 8a, 11:00

Maribi Estankona ere orain lau urteko giza kateko hasierarako aukeratu zuten. Kurutziaga Ikastolako sorrerako andereñoa izan zen Estankona. Gaur egun jubilatuta dago, eta giza katera joango da senarragaz.

Zelan gogoratzen duzu 2014an egindako giza katea?
Oso hunkigarria izan zen. Gaur egun, agian mentalizatuago gaude, edo gaia gehiago landuta gaude. Baina sasoi hartan berria zen, edo ez hain ezaguna. Giza katearen hasieran jartzeko esan zidaten eta ardura handia izan zen.

Honelako ekimenek zein garrantzia dute zuretzat? Beharrezkoak dira?
Bai, orain eta gero ere, asko borrokatu beharko dugu erabakitzeko eskubidea lortzeko.

Aurten ere joango zara?
Senarragaz joango naiz, bai. Andra Mariko postuan izena eman eta zapia jaso behar dela esan didate.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!